Edukiontzi marroia erabiltzeko tresnak banatzen dabiltza Gorlizen eta Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urt. 22a, 13:15

Egunero etxeetan eta saltokietan sortzen diren hondakin organiko konpostagarriak botatzeko edukiontzi marroiak jarriko zituela kaleetan iragarri zuen 2013ko irailaren bukaeran Gorlizko Udalak. Hori erabiltzeko asmoa jakinarazi duten herritarrek gaur batu ahal izango dituzte ontzia, birziklatze poltsak, edukiontzi marroiak zabaltzeko giltza, eta abar. Hitzordua 19:00etan izango da, Sertutxena eraikinean. Udal iturriek zehaztu dutenez, bertan emango zaizkie argibideak gorliztarrei: edukiontzi marroian zer bota daitekeen eta zer ez, non egongo diren... Halaber, aurrerantzean erabiltzen animatzen direnek kultur etxean, Sertutxenan, turismo bulegoan edo udaletxean joso ahal izango dituzte tresnak. Bitartean, Erandion, informazio bilerak egingo dituzte auzoz auzo eta bertan jaso ahal izango da "organikoaren kit"-a. Udal iturriek zehaztu dutenez, "etxebizitza bakoitzeko kit bana banatuko zaie Erandion erroldatuta dauden herritarrei, horiek agortu arte". Batzarrera joango direla baieztatzeko 900 866 963 (10:00etatik 17:00etara) telefono zenbakira deitu beharko dute herritarrek. Hurrengo hitzorduak ostiral honetan, urtarrilak 24, jarri dute Astrabuduko Josu Muruera kultur gunean, 17:00etan, 18:30ean eta 20:00etan. Argazkia: © Erandioko Udala.

Hurrengo informazio bilerak Erandion:

ASTRABUDUA
Urtarrilak 24, ostirala
17:00 -18:30 - 20:00 - Areto Nagusia. Josu Murueta Kultur Etxea

ERANDIOGOIKOA
Urtarrilak 31, ostirala
17:00 - 19:00 - Soziokultural gunea (Jesus M. Olague "Txuma", 3)

LUTXANA
Otsailak 7, ostirala
17:00 - Eskola zaharrak

KUKULARRA
Otsailak 7, ostirala
19:00 - Altzaga Ikastola

Argibide gehiagorako informazio-puntuetara gerturatu:

ALTZAGA
Urtarrilak 22, asteazkena
16:00etatik 20:00etara - Irailaren 23a plaza

ASTRABUDUA
Urtarrilak 29, asteazkena
16:00etatik 20:00etara - Lubarri kalea

ASUA
Otsailak 4, asteartea
16:00etatik 20:00etara - Beikabidea

ARRIAGA
Otsailak 6, osteguna
16:00etatik 20:00etara - Eskola Zaharren ondoan

LUTXANA
Otsailak 11, asteartea
16:00etatik 20:00etara - Eskola Zaharren ondoan

KUKULARRA
Otsailak 13, osteguna
16:00etatik 20:00etara - Altzaga Ikastolaren ondoan
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun