
Leioako Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du gaur goizean genero indarkeria delitu bat egotzita. Emakume bati erasotzea leporatzen diote gizonezkoari. Udal leioaztarreko iturriek zabaldutakoaren arabera, ustezko biktimak eta atxilotuak harreman bat izan zuten, baina emakumeak amaitutzat eman zuen. Ordutik aurrera atxilotua, J.A.C, 41 urtekoa eta Barakaldoko bizilaguna, emakumea jazartzen ibili omen da. Tokiko iturriek gaineratu dutenez, kaletik zihoanean emakumeari lixiba bota zion lepotik behera, eta hurrengo goizean bere etxeko atean agertu zen. Gertaera hauek aste honetan zehar izan dira. Hori dela eta, emakumea Leioako Udaltzaingoaren bulegoetara jo du laguntza eske. Segidan tokiko poliziak atxilotu egin du gizona. Momentu honetan Leioako Udaltzaingoaren bulegoan dago atxilotua, baina arratsaldean epailearen aurrera eramango dute genero indarkeria delitu bat egotzita. Argazkian, 2012ko azken elkarretaratzea Leioan azaroaren 28an izan zen, Tere Egurrola Asparrenako emakumearen
ustezko erailketa salatzeko.