Hileko bigarren larunbatetan bertako ekoizle eta artisauen herri-azoka izango du Sopelak. Sortu berri den Plazaratu elkartea izango da antolatzailea. Sopelako eta Uribe Kostako hainbat ekoizle eta artisauk osatzen dute, udal iturriek nabarmendu dutenez. Gerturatzen diren sopeloztarrek hamaika produktu topatuko dituzte bertan. Produktoreen aldetik ogia, pasta, mermeladak, garagardoak, gaztaia, eta abar. Artisauek, berriz, artilea, larrua, arropa birziklatua, imitaziozko bitxiak, marrazkiak, betaurrekoak... izango dituzte. Momentuz 14 postu sortu dira, baina 25 izatea espero dute. Azoka udaletxe plaza inguruan izango da, goizeko 11:00etatik aurrera eguerdira arte. Hainbat ezaugarri izango ditu. Ekoizleek prozesu agroekologikoa jarraitu beharko dute euren produktuak sortzeko orduan. Artisauek, berriz, eskuz egin beharko dituzte euren produktuak. Den-denak bertakoak izan beharko dute, edo Sopelakoak edo eskualdekoak. Beraz, hurrengo azoka otsailaren 8an izango da. Argazkian, azokan parte hartuko duten ekoizle eta artisauetako batzuk / ©
Sopelako Udala.