
Kultura arteko gunea hartuko du
Emakumeentzako Jabekuntza Eskolak larunbat honetatik (urtarrilak 25) aurrera, Getxoko Udalak antolatuta, Algortako Martikoena kaleko 16. zenbakiko lehenengo pisuan. "Helburua bertoko emakume eta etorkinen arteko topagunea ahalbideratzea da, emakumeak izateagatiko gai unibertsali buruzko hausnarketa egin ahal izateko, sareak sortze eta aurreiritziak eta estereotipoak apurtze aldera", azaldu dute tokiko arduradunek. Gidatzaileak Cony Carranza, Itziar Gandarias, Saioa Hernández eta Maya Amrane izango dira. Hurrengo saioak otsailaren 15ean, martxoaren 15ean, apirilaren 5ean, apirilaren 26an, maiatzaren 17an eta maiatzaren 31n, 17:00etatik 20:00etara. Saio guztien zikloaren prezioa 5 eurokoa izango da. Informazio gehiago
berdintasuna[abildua]getxo.net helbide elektronikoan eska daiteke. Argazkian, Keltse Eiguren Berdintasun zinegotzia.