Sexpeare konpainia madrildarrak "Sexpearemente" izenburuko antzezlana taularatuko du ostiralean, urtarrilaren 24an, Kultur Leioa aretoko auditoriumean, 20:30etik aurrera. Sarrerak 10 eurotan egongo dira. Barre egiteko ikuskizuna izango da, "pertsonaien umorez eta errealitatez beteriko antzerki ibilbidea",
Leioako Udaletik adierazi dutenez. Sexpeare 18 urteko esperientzia duen antzerki konpainiak "eszenatoki txikian aritu beharra dauka, metro karratura heltzen ez den eszenatokian". Modu horretan, kultura arloan izaten ari diren murrizketa ekonomiko eta artistikoak salatu nahi dituzte konpainiako kideek. Santi eta Rulo dira Sexpeare taldeko kideak, eta "Santi" eta "Rulo" pertsonaien rolak egiten dituzte antzezlanean. Beren antzerki ibilbide guztia antzezten dute, gaur egungo egoerara heldu arte, "kabaretan hasi zirenetik, egungo kataklismora, antzerki handien etapatik igaroz".Argazkia: