Sukaldaritza begano tailerra eta afaria egingo dituzte hilaren 30ean Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urt. 22a, 19:52

Urtarrilaren 30erako, osteguna, sukaldaritza begano tailerra eta afaria antolatu ditu Ongi Etorri Leioako euskaltzaleon topalekuak. Hitzordua 20:30ean jarri dute Iturribide kaleko 7. zenbakiko lokalean (Kultur Leioa alboan). Afariko menua ondokoa izango da: arrautza bako tortilla eta seitana. Oturuntza 5 euro izango dira (edaria barne) eta guztien artean prestatuko dute. Horrenbestez, izena emateko mezua bidali beharko da bizizberritzen[abildua]gmail.com helbidera, hilaren 28a baino lehen. Argazkian, solasaldia Ongi Etorri topalekuan / © Ongi Etorri Leioa BiziZberritzen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun