Kapituluen araberako azterketan jasota dago EHUk honela antolatuko dituela aurrekonytu sailak: langileei lotutako gastuetarako, 290,48 milioi euro (aurrekontuarne %73,46 eta iaz baino %0,76 gehiago); gastu arruntetarako, 76,72 milioi euro (%19,4 eta %0,65 gehiago); inbertsioetarako, 21,63 milioi euro (%5,47 eta %5,98 gutxiago); zorra amortizatzeko saila, 1,18 milioikoa izatetik 2,46 milioikoa izatera aldatu da (%108,38 gehiago).
Gainerakoa, aurrekontu osoaren %1, honako hauetan erabiliko da: finantza gastuetan, transferentzietan, diru laguntzetan eta Gizarte Kontseiluan. Gizarte Kontseiluaren zuzkidura 215.402 eurokoa da, 2013ko bezalakoa, eta hori unibertsitate-aurrekontu osoaren %0,05 da.
Beste erabaki batzuk
Bestalde, Gizarte Kontseiluaren osoko bilkurak beste erabaki batzuk ere hartu ditu, hala nola EHUk Novia Salcedo Fundazioko patronatuan parte hartzea; Barakaldoko Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolaren eraikin zaharra unibertsitate zerbitzu publikotik kentzea eta Barakaldoko Udalari eraikina itzultzea; eta tasa akademikoak kredituko 1,50 eurokoak izatea "Ikerketa praktiketarako programa aurreratua (Nazioarteko Ikasketak), 6. aldia" osagarrian.
Azkenik, osoko bilkurak aurrekontuetan hainbat gauza aldatzea onetsi du, eta irakasleen eta ikertzaileen ordainsari osagarriei buruzko ebazpenak gauzatzeari buruzko hainbat akordio ere hartu ditu.