Igande honetan, urtarrilak 26, Sopelako preso politikoen inguruko hitzaldia izango da Sekeko gaztetxean. "Enpatizatu egiten dugu, manifestazioetan, herriko tabernetan, argazkitan ikusten ditugun haiekin eta euren familiekin. Hala ere, gehienok ez ditugu gure herriko preso horiek ezagutzen, eta haien egoeraz ezer gutxi dakigunez, gutun bat idazteko ere, urrunegi sentitzen gara", azaldu du
Gazte Asanblada Sopeloztarrak (GAS). Horregatik, "fisikoki lortu bitartean, bihotzetatik gerturatzeko", solasaldia izango da Sekekon, aipatu egunean, 19:00etatik aurrera. Sopelako presoen senideak izango dIRA bertan, baita preso ohiak ere, gaineratu dutenez. "Egun, bakoitzak kartzelan duen egoeraz eta izandako oztopoez gain, pertsona bera ezagutarazteko asmoz", amaitu du GASek. Egun berean egiten dute "Domeka beroak" ekimena. Horrenbestez, hanburgesa goxoak ere izango dira zentro sozial autogestionatuan. Argazkian, presoen inguruko mobilizazioa Sopelako udaletxe aurrean.