"Izan ere, modu aktiboan hartu dute parte Urdulizen gaztelekua sortzeko asmoz egin den prozesu osoan. Lehenengo, Udalak partaidetza prozesua sustatu zuen duela urtebete baino zertxobait gehiago, eta 60 gaztek baino gehiagok egin zituzten proposamenak, nolako gaztelekua nahi zuten adieraziz. Ondoren, proposamen horiek dokumentu batean jaso ziren, eta proiektuan lan egin duen arkitekto-taldeari eman zitzaion, kontuan hartuak izan zitezen behin betiko proiektua diseinatzeko orduan eta gaztelekuaren guneak atontzeko orduan. Gazteleku berriaren lehenengo diseinua egin ostean, berriro egin zitzaien dei gazteei, proposamena erakusteko. Gainera, lokalaren kudeaketari, erabilerarako ordutegi posibleei eta abarri buruz ere hitz egin zitzaien. Lortutako ulermenari esker, gaztelekua egiteko proposamena zehaztu zen, eta, datorren udatik aurrera, proposamen hori gauzatu egingo da", azaldu dute.
Lau gune handi
Lokal berriak lau gune handi izango ditu: bat, teknologiarekin erlazionatutako gauzetarako (bideokontsolak, ordenagailuak, musika...); beste bat, mahai-jokoetarako eta irakurketarako (liburuak, kartak, damak, monopolia...); beste bat, taldekako jokoak egiteko (ping-ponga, billarra, futbolina...); azkenik, erabilera askotarako gune bat egongo da, eta, bertan, jarduera bereziak egin ahal izango dira: tailerrak, zinema, dantza eta abar. Gainera, Gaztelekuak eskalatzeko boulderra ere izango du aurreko fatxadan.