Olentzeroren ilobak munduko biran ateratako argazkiak igandera arte izango dira Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urt. 23a, 13:11

Duela urte batzuk Iñigo Iraultza "Iru" aktorea Olentzeroren iloba bihurtu eta munduko bira emateari ekin zion, hemen bizi direnen nahikariak, opariak eta bideo bitartezko mezuak munduko beste herrialde batzuetan maite dituzten pertsonei helarazteko, banatzeko eta. Gauzak horrela, “Olentzero Munduan, Arraun the World” proiektuaren hainbat argazki, Afrikari zegozkionak erakutsi zituzten 2011ko Gabonetan Leioan. Urtarrilaren 26ra arte, berriz, ekimen bereko mundu osoko argazkiak, bideoak eta bitxikeriak erakutsiko dituzte "Gora bihotzak!" izeneko bilduman, Ondiz dorrean. Erakusketa doan bisita daiteke asteartetik larunbatera, 17:00etatik 20:00etara; eta igandeetan, 12:00etatik 14:00etara. Argazkian, "Iru" sendi ohiturari jarraituz opariak Marokon banatzen / © Arrauntheworld.com.

Lehen etapan Euskal Herria eta Afrika lotu zituen Olentzeroren ilobak. Bigarren bidaian, ordea, hiru hilabetez jardun zuen ametsak eta ilusioa banatzen Mexikon eta Ertamerikan (Guatemala, Honduras eta Nikaragua), eta aurten Filipinasetik etorri berria da, F. Elvira artistarekin batera, sentimenduz beteriko erakusketa baten bitartez gu guztiok bidai egitera bultzatu nahian.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun