Leizaola Fundazioa izan da lehiaketaren antolatzailea, Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Metro Bilbaoren parte hartzearekin eta "Deia" egunkariaren eta Artea merkataritza gunearen laguntzarekin. Epaimahaikideak, Cristina Sarduy Bizkaiko Foru Aldundiko Genero Politiketarako idazkari teknikoa, Susana Palomino Metro Bilbaoko Marketing zuzendaria, Jon Lazkano Leioako Udaleko Kultura, Kirola eta Gazteria zinegotzia, Patxi Zubiaur Leizaola Fundazioko idazkaria eta Estitxu Amilibia Artea merkataritza guneko zuzendariordea izan dira.