Getxoko alkatearen kontrako "prebarikazio" salaketa aurkeztuko du bihar PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urt. 23a, 19:23

Ostiral honetarako, urtarrilak 24, prentsaurrekorako deia luzatu die gaur Bizkaiko PPk, Fiskaltzari Imanol Landa Getxoko alkate jelkidearen kontrako salaketa aurkeztuko dutela iragarriz. Udal agintari getxoztarrari "prebarikazio delitua" leporatzen diote, baina popularren iturriek ez dituzte horren arrazoiak azaldu. Hitzordua 11:00etan jarri dute, Bilboko justizia jauregian, Barroeta Aldamar kaleko sarreran. Bertan izango dira Marisa Arrue Getxoko PPren burua zein Nerea Llanos Bizkaiko PPren idazkari orokorra eta legebiltzarkidea. Argazkian, Imanol Landa alkatea eta Marisa Arrue lehenengoak kargua hartu zuenean, 2011ko ekainaren 11n.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun