Aste honetan BI-634 errepide gaineko oinezkoentzako pasarelaren zatiak jartzen jarraituko dute Sopelan, oraingoan karreterako biribilgunearen gainean. Horrek errepide horretako trafikoan eta Loroño kalean eragina izango du. Udal iturriek zehaztu dutenez, asteazken honetan, hilak 29, 09:30etik 13:30ak arte (egunez) izango dira lanak. Biribilgunearen hegoaldeko zatia guztiz itxita egongo da. 13:30etik aurrera trafikoa berriro ere biribilgunetik zabalduko da, baina bakarrik norabide batetik, bestean soldatze lanak egingo direlako, 13:30etik 17:30ak arte. Ostegun eta ostiral bitarteko gauean, 22:00etatik 06:00ak arte, biribilgunearen iparraldeko zatia guztiz itxiko dute. Goizeko 6etan oraindik ez badira lanak guztiz amaitu, biribilgunearen barruko aldea itxita mantenduko da lanak amaitu arte. Trafikoa biribilgunearen kanpoko aldetik bideratuko litzateke. Kasu guztietan trafikoa BI-634 errepidearekiko paralelo dagoen errepidetik bideratuko da (hondartzetatik gertu dagoen errepidea), tokiko arduradunek esan dutenez. Udalak espero du lanek auzokideei ahalik eta kalte gutxien sortzea. Argazkian, pasarela berriaren infografia / ©
Sopelako Udala.