Kalera ez ezik, eskualdeko udaletxeetara ere jotzeko asmoa adierazi zuten, lehenengo hitzordua bihar bertan jarri dutela, Negurin. Izan ere, arratsaldeko 5etatik aurrera, Getxo udalerriko Udalbatza abiatuko da, besteak beste PPk bakarrik defendatzen duen abortuaren legearen aurkako bi mozio izango direla. Lehenengoa EAJk aurkeztu du eta bigarrena Bilduk eta PSE-EEk adostu dute.
Uribe Kostako Koordinadora Feministaren mezua osorik
Manifestazioa iruditan
Uribe Kostako Koordinadora Feministak deituta, 220 bat lagunek erabateko errefusa adierazi zioten pasa den ostiralean Espainiako Gobernua darabilen Abortuaren Legea aldatzeko aurreproiektuari. Martxa Areetan zehar egin zuten, eskualdeko gune kontserbadoreenetariko batean, eta bertan Gobernuak