Gorlizko ospitalean, aldi baterako langileak hartzerako orduan, "irregulartasun larriak" eman direla salatu du
SATSE erizaintza sindikatua erizaintza sindikatuak. Erizainen arabera, libre zeuden lanpostuak betetzeko "zerrenda propioak" erabili dituzte osasun zentroko arduradunek, Osakidetzaren aldi baterako kontrataziorako egungo burtsako hautagaiak erabili beharrean. Hori dela eta, SATSEk azalpenak eskatu dizkio Gorlizko ospitaleko giza-baliabide zuzendariari. Langile erakundetik azaldu dutenez, "eritegiko arduradunek José María Armentia Osakidetzaren giza-baliabide zuzendariak sinatutako zirkularra daukatela argudiatu dute, beraien jokabidea azaltzeko. Gutuna helarazi digute, baina ez da horrelakorik aipatzen idatzian". Hartara, Gorlizen sortutako aldi baterako lanpostuak Osakidetzaren zerrendetako hautagaiekin betetzeko exijitu du SATSEk. Argazkian, Gorlizko ospitalea / cc-by Javier Mediavilla Ezquibela.