URA Uraren Euskal Agentziaren eta Getxoko Udalaren ordezkariek hilaren 16an iragarri zuten
2015eko lehenengo hiruhilekoan has litezkeela Gobela ibaia egokitzeko lanak Algortako Fadura inguruan, uholde arriskua saihesteko. Bada, komunikabideetan adierazitako kezka, gaurko udal batzarrean ere plazaratuko dute Getxoko PPk eta EHBilduk mozio banaren bitartez. Eremu horretan "
lehenbailehen esku hartzea eta beharrezko lanak egitea", hau da, "2014ean", eskatuko diete popularrek tokiko zein Jaurlaritzaren arduradunei. Koalizio ezkertiarraren arabera, ordea, aipatu obrak "
funtsezkoak dira, baina ez nahikoak". Hori dela eta, Faduran egin beharreko lanen ondoren, "Salsidu zubitik ur gora Mimenagaraino doan ibilguan aurreikusitako eta hasierako proiektuan jasotako hobekuntza hidraulikoak bosgarren fase batean egiteko eskaera" luzatuko diote URA agentziari. Bere osotasunean horiek ere hartuko lituzte Gobela bideratzeko planak, Udalbatzak aho batez onartu zuen bezala. Argazkian, URA, Eusko Jaurlaritzaren eta Getxoko Udalaren arduradunak orain bi aste Faduran / ©
Getxoko Udala.