Bisita aprobetxatuta, Tonuccik zenbait aktibitate zuzenduko du egunotan. Alde batetik, asteazkenean, urtarrilak 29 (10:00etan), Leioako Umeen Kontseiluarekin batuko da, Ondiztorreko egoitzan, beraiek azal diezaioten zer lan egiten ari diren Udalarekin batera.
Ostegunean, hilak 30 (10:00etan), Bizkaiko Foru Aldundiak, Innobasquek, Eusko Jaurlaritzak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Solasgunek antolatuta, Bizkaia Aretoan, Ikas-ingurune Komunitarioen Laborategiaren eta Haurren Hirien Sarearen aurkezpen jardunaldia izango da. Bertan, Tonuccik hitz egingo du, esperientziak bateratzeko eta gure lurraldean sor daitezkeen eredu berriei laguntzeko.
Azkenik, urtarrilaren 31n eta otsailaren 1ean, Francesco Tonuccik prestakuntza ikastaroak emango ditu Ondiztorren, hezkuntza, politika eta gizarte arloko eragileei zuzenduak bereziki, gaian sakontzeko eta italiarraren filosofia eta lana hurbiletik ezagutzeko.