Hori, guzti hori, oso larria da, baina are larriagoa bihurtzen da, diru horren parte bat Kortiñeko (Andra Mari) lurren salmentatik ateratako 2,5 milioi euroak direnean. Herritarronak ziren lur horiek, saldu egin dira bertan gutxiren eskura egongo den etxebizitza librea egiteko. Diru hori, Udalaren Lurzoru Ondare-rako boltsara joan eta benetan soziala den etxebizitza politikara bideratu behar bada ere, EAJk lotsa barik onartzen du nahiago izan duela 2,5 milioi euroak Getxo Antzokiko munstroa elikatzeko bideratzera. Bitartean, ez du inolako etxebizitza politikarik, ez etxe hutsen inguruan ezta alokairuzko etxebizitza parke soziala sortze aldera ere.
EHBildutik jarraituko dugu egoera hau salatzen (gaur bertan, urtarrileko Osoko Bilkuran) eta dei egiten diegu herriko elkarte zein banakoei jada abiatutako borrokak indartzera zein berriak abiaraztera, EAJk udal diru eta ondasunekin eramaten duen politika salatzeko.
Getxoko EHBildu