Olatu handiengatik atzotik indarrean dagoen alerta laranjari eutsi dio gaur Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak. Iragarpenek arabera, arratsaldean olatuak sei metro baino gehiagokoak izan daitezke, baina azken orduetan lauzpabost metro ingurukoak izango dira. Asteazkenean, itsasaldeko arriskua txikiagoa izango da, lauzpabost metroko olatuak aurreikusi baitituzte, eta abisu horia izango da indarrean. Hain justu, itsaso zakarrak hildako bat utzi du gaur, Ondarroan. Gizonezko bat zendu da olatu kolpe batek itsasora bota eta gero.
Olatuen arriskua dela eta alerta laranja ezartzeaz gain, abisu horia ezarri du Jaurlaritzak haizeagatik. Euskalmeten iragarpenaren arabera, haize-boladak 100 km/h-koak izango dira haizeguneetan eta 80 km/h-koak gainerakoan, batez ere Bizkaian eta Araban.