Bizkaiko hiriburutik igaro ondoren, otsailaren 9ra bitartean, beste hamaika udalerritara zabalduko da
Zinegoak Bilboko Gay, Lesbo, Trans Nazioarteko Zine eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren 11. edizioak. Gurean, Leioa, Algorta eta Sopelan izango dira emanaldiak. Horrenbestez, asteazken honetan, urtarrilak 29, "F to 7th", "Spooners", "Dating Sucks: A Genderqueer Misadventure" eta "Le retour" film laburrak emango dituzte Kultur Leioako auditorioan, 20:00etatik aurrera. Ostegunean (hilak 30), berriz, "Todo el mundo tiene a alguien menos yo" (Espainolez, azpitituluak ingelesez) film luzea ikusgai egongo da, toki eta ordu beretsuetan. Otsailaren 6an eta 7an Sopelan izango dira hitzorduak. Aipatu ostegunean film laburrak proiektatuko dira: "Niet, Op Meisjes", "El pastel", "Social Butterfly", "Hatch", "Ett sista farväl", "Desnudos" eta "Two Girls against de rain". Ostiralean, berriz, "Who´s afraid of Vagina Wolf" izango da aukeratutako pelikula. Egun bietan 19:30ean hasiko da emanaldia, sarrera doan, Kurtzio kultur etxean. Azkenik, Algortako saioei dagokienez, lehenengoa otsailaren 5ean izango da, Villamonte kaleko kultur etxean, 20:00etatik aurrera. Eta bigarrena, otsailaren 9an, 18:00etan, Gauegun gaztelekuan. Argazkia: cc-by-nc Erprofe.