San Blas eguna ostatuko dute astelehenean Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urt. 28a, 18:24

Aurreko urteetan bezalaxe, astelehenean, otsailak 3, San Blas eguna ospatuko dute Barrikan. Goizeko 11etan, meza egingo dute Andra Mari elizan, Elexalden. Eta horren ostean, hamaiketakoa eta trikitixa doinuak izango dira. Horretaz gain, San Blas kordel eta erroskillak erosteko aukera ere egongo da elizarako bidean. Arratsaldean, berriz, karamelu eta pastelen banaketa izango da Elorduy egoitzan. Horretaz gain, inauteriak gertu daudela, mozorroak prestatzeko tailerra antolatu du Barrikako Udal Liburutegiak. Otsailaren 7an, 14ean eta 21ean izango dira saioak, 18:00etatik aurrera, 4 eta 12 urte arteko umeei zuzenduta. Izena emateko (toki mugatuak) hilaren 3ko San Blas egunera arte izango dute neska-mutilek. Argazkian, otsailaren 3an San Blas eguna ospatu ohi dute barrikoztarrek / © Barrikako Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun