Leioako Berbalagun egitasmoak antolatuta, "Euskal usadioak" izeneko hitzaldia emango du ostegun honetan, urtarrilak 30, Felix Mugurutza adituak. Hitzordua 19:00etan jarri dute, Sakoneta kiroldegian. Euskal Herrian ospatzen ditugun hainbat jai eta ospakizunen atzean dagoen esanahia eta historia azaltzea du helburu ekimenak, azaldu dutenez. Bestalde, Inauteriak gainean ditugu eta prestatzen hasteko, larunbat honetarako, otsailak 1, umeentzako mozorro tailerra antolatu dute
Ongi Etorri euskaltzaleon topalekuan, Leioako Berbalagunen Gurasolagun egitasmoarekin batera. 17:00etatik aurrera izango da, Iturribide kaleko 7. zenbakiko lokalean (Kultur Leioa alboan). Tabernako barra zabalik egongo da eta umeak mozorroak egiten ari diren bitartean, nagusiak zer edo zzer hartzeko aukera izango dute, gaineratu dutenez. Argazkian, solasaldia Ongi Etorri topalekuan / © Ongi Etorri Leioa BiziZberritzen.