Andra bat zauritu da Sopelan, autoa iraulita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urt. 29a, 19:29

Emakumezko bat zauritu da gaur goizean Sopelan izan den trafiko istripuan. Zaurien garrantzia dela eta anbulantziaz garraiatu dute Gurutzetako unibertsitate-ospitalera, bertan artatu dezaten. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zabaldu duenez, ezbeharra Bi-2704 errepidean jaso da, Sopelako udalerrian, goizeko 8:25ak aldera. Oraindik ikertzen dituzten arrazoiak direla medio, ibilgailu bat irauli egin da eta bertan bidaiatzen zuen emakumezko bat zauriturik irten da. Ertzaintzak trafikoa desbideratu behar izan du ordu batez, autoa 9:40ak aldera errepidetik kendu dutenera arte. Argazkian, pare bat ertzain trafiko kontrola ezartzen artxiboko irudian / cc-by Irekia.net - Eusko Jaurlaritza.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun