Sopelako Nuyum elkarteak bezala, Atfal taldeak,
Getxoko Udalaren laguntzarekin, jakiak eta produktu higienikoak biltzeko ohiko kanpaina eramaten ari da aurrera, Fronte Polisarioak, Euskal Fondoako Sahararekiko koordinazio Unitateak eta saharar herriarekiko elkarte solidarioek antolatutako Sahararen aldeko Euskal Karabanarako. Horretarako, bihar arte, jaki ez galkorrak bilduko dituzte, horien artean, arroza, atuna oliotan, azukrea, pasta, sardinak oliotan eta lekaleak, eta produktu higienikoak, konpresak eta helduentzako oihalak. Produktuak ikastetxeetan batzen ari dira; baita telefonoz (658 751 359) abisatu ondoren Atfal elkartearen egoitzan ere, Algortako Karitate kaleko 1ean dagoen Aldai Patronatoan. Gainera, Atfalek produktu horiek Artea merkatalguneko hipermerkatuaren aurrean batuko ditu, bihar, 16:00etatik 22:00etara eta, etzi, 09:00etatik 22:00etara. Argazkian, ordezkari politiko getxoztarrak Sahara eta ekialdeko Europako umeei ongi etorria ematen udaletxean.