Juanjo Navas flamenko-kantari bilbotarrak, Marco Borge guitarra-jotzaileak eta "Tala" perkusionistak flamenko errezitaldia eskainiko dute larunbatean, otsailaren 1ean, 19:30ean, Areetako Andres Isasi musika eskolan, "Neguko bidaia" kontzertu-solasaldien zikloaren barruan. Sarreraren prezioa 5 eurokoa izango da, Getxoko Udalak zehaztu duenez. Juanjo Navasek 2009an hasi zuen bere ibilbidea. Harez geroztik, bere ohiko kolaboratzailea den Marco Borgerekin, hainbat ekitalditan hartu du parte, besteak beste, Bilboko Flamenko Jaialdian eta Santander eta Donostiako Flamenko lehiaketetan. Areetan musikariek beraiek emanaldia zuzenduko dute eta flamenkoaren palo (erritmo) garrantzitsuenei errepasoa egingo diete: "tonás, abandolaos, fandangos, cantiñas, tangos, cantes de ida y vuelta eta soleás". “Flamenko polifazetikoa” dela diote, “penaren, baztertzearen eta sufrimenduaren adierazgarri; joan-etorriko fenomenoa, tradizioa eta modernitatea uztartzen dituena”. Argazkian, framenco errezitaldi bat / cc-by-nc-nd Naomi Ibuki.