Haurtzaroari buruz arituko dira gaur Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urt. 30a, 11:02

Hazibideak ekimenaren barruan, beste hitzaldi bat antolatu du Egizu Getxo Euskaldun elkarteak abiatutako Sendi proiektuak. "Oinarri sendoa duen haurtzaroaren alde" lelopean, gaur eskainiko du solasaldia Nerea Mendizabalek. Bera psikopedagogoa, haur-masajeko hezitzailea, gizarte hezitzailea, eta Esnearen Ligako begiralea da, ume eta gurasoen arteko harremanetan aditua. Hitzordua 17:30ean jarri dute, Algortako Zabala ikastetxean. "Etorkizunean izango garenarekin haurtzaroko garaiak duen garrantzia eta lotura abiapuntutzat hartuta, garai honetako ezaugarri orokorrak ikusiko ditugu (2 urtekoena bereziki) eta beraien emozioen aurrean (agresibitatea, amorrua, kasketak...) nola erantzun aztertzen saiatuko gara (ohiko mehatxu, zigor eta sarietatik ihes eginez)", azaldu du Mendizabalek. Hitzaldira joan nahi duten aita-amei 685 732 963 telefono zenbakira mezu bat bidaltzea eskatu diete, beraien datuekin (izen-abizenak eta telefono-zenbaki bat). Haurtzaindegi-zerbitzua ere egongo da 3 urtetik gorakoentzat, doan. Argazkian, ume eta gurasoak dantzan / cc-by Egizu Getxo Euskaldun!

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun