Mikel Taberna Irazoki idazle eta itzultzaile lesakarra izango da ostegun honetan, urtarrilak 30, Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoan, Algortan. Gaurko saioan, “Alkasoroko benta” eleberria mintzagai izango dute Villamonteko kultur etxean, 20:00etan. “Lesaka eta Bera artean dagoen herria da Alkasoro. Hango bentako semea da Martin Irazoki, nobela honen kontalaria, 50eko hamarkada amaieran jaioa, gaztaroko hogei urteen berri emango diguna, eta gisa horretan herri oso baten erretratua. 1975eko garaiak bizi izan zituen belaunaldiaren kezkak eta ibiliak kontatzen ditu nobelak”, Tabernaren hitzetan. Bestalde, Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoak otsailaren 26rako hitzordua du Jon Sarasua Maritxalar aretxabaletarrarekin. Leioako
Ongi Etorri euskaltzaleon topalekuan izango da, 19:00etan, bere azken saiakera-liburuari buruz berba egiteko: “Hiztunpolisa: euskaltasunaren norabideaz apunteak”. Argazkian, Mikel Taberna liburua eskuan / cc-by-sa Uberan.org.