Gaur goizean, EAEko Nekazaritza eta Elikadura Politikako Batzordearen bilera egingo dute Leioako Mendibile jauregian, Bizkaiko Foru Aldundiko iturriek jakinarazi dutenez. Zehaztu dutenez, batzarra, "arloan eskumena duten erakundeentzat" da, "hau da, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako aldundientzat eta Eusko Jaurlaritzarentzat interesgarri diren gaiak aztertuko dira". Nekazaritza eta Elikadura Politikako Batzordea EAEko erakunde arteko organo bat da, nekazaritza eta elikadura arloko politikak diseinatzen dituena eta arlo horietan jarduteko proposamenak egiten dituena. Gauzak horrela, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Nekazaritza hiru diputatuek eta arlo horretako Eusko Jaurlaritzaren sailburuordeak parte hartuko dute bileran. Argazkian, barazzki saltokia eskualdeko azoka batean / © Sopelako Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!