2009ko azaroaren 6an Larrabasterrako Akilino Arriola kalean zabaldutako lokala betiko itxi zuten iaz Plaza Beltza kulturguneak. Izan ere, jabeak 2012ko abenduan sei hilabetez besterik ez zien luzatu kultur lokalaren lagapen hitzarmena. Orain, Plaza Beltza kolektiboaren helburua beste lokal bat hartzea da, "eta horretan lanean gabiltza". Plaza Beltza kolektiboak, eta bertan lan egiten zutenak, tartean Uribe Kostako Agroasanbladak eta Sopelako kontsumo taldeak, herriko ekimenetan parte hartzen jarraitzen dute. Plaza Beltzak bizirik jarraitzen du. Horren adibide, gaurtik aurrera Interneten ere aurkituko ditugu:
plazabeltzainfo.wordpress.com helbidean. "Berton gure jardueren berri izango duzue. Apurka-apurka osatuko dogu informazio gehiagorekin", adierazi dutenez. Argazkian, lokalaren inaugurazioa 2009ko azaroaren 6an.