Ardo eta gazta dastatze saioa izango da gaur zortzi Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urt. 30a, 13:54

Datorren ostegunerako, otsailak 6, dastatze saioa antolatu du Berbots Erandion Euskaraz elkarteak. "Toki gutxi gelditzen dira. Beraz, interesatuta bazagoz, izena eman lehenbailehen. E-posta bidaltzeko (berbots[abildua]gmail.com) azken eguna astelehena izango da, otsailak 3. Egun horretan izena emateko epea itxiko dugu", zehaztu dutenez. Ekitaldia 19:00etatik aurrera izango da, Erandio Landan, Gizarte Etxeko gela nagusian. Eta jatorri-deitura duten gure ardoak (Arabako Errioxa eta Getaria, Bizkaikoa zein Arabako txakolinak) eta Idiazabal gazta dastatu ahal izango dira. Horretarako, Mikel Garaizabal enologo eta sommelierra izango da bertan. Argazkian, Bizkaiko txakolin dastatze saioa artxiboko irudian / © Bizkaiko Txakolinaren Kontseilu Arautzailea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun