Antolaketan Salto! sexu askapenerako gazte mugimenduaren eratze prozesua Uribe Kosta eskualdera iritsi da. Asteak eman ditu lantalde batek eztabaidan, beharrak identifikatzen eta Hego Euskal Herrian eratze prozesuari ekarpenak egiten. Orain, beste eskualdeetako kideak egin duten bezala, Uribe Kostan ere asanblada sortzeko dinamika sorta plazaratu nahi dute. Gaur, osteguna, “Mi sexualidad es una creación artistika” dokumentala ikusteko aukera izango da Algortako Eztabaida gune antiautoritarioan, 19:30ean. Otsailaren 8an, berriz, Erandion ospatuko dute jaialdia. Lehenik eta behin, 19:30ean trikipoteoa izango da udaletxetik hasita elizaraino, "zarata sortzeko asmoarekin". Gero, 22:00etan, Kalezulo gaztetxean, Las Fellini eta D-lirios Dj.aren ikuskizuna egongo dira, gau osoan zehar. Azkenik, hilaren 15ean, tupper-sex parte hartzailea iragarri dute Sopelan. Argazkia: cc-by-nc Erprofe.