Lau edukiontzi eta ibilgailu bat erre dituzte Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko urt. 31a, 17:09

Gaur goizaldean, 02:48an, Leioako Udaltzaingoak Ertzaintzaren abisua jaso du Ikea kaleko 15. zenbakiaren parean ziren edukiontziak sutan zirela ohartarazten, udal iturriek zabaldu dutenez. Patruilak heltzerakoan sua itzaltzen saiatu dira, baina lau edukiontziak eta alboan zegoen ibilgailua kiskalita zeuden jada. Sua itzaltzerakoan beste bost ibilgailuetan ere erredurak sumatu dituzte polizia agenteek. Sutearen arrazoiak ikertzen ari dira Ertzaintza eta Leioako Udaltzaingoa, baina tokiko agintariek adierazi dutenez, ekintza bandalikoa izan daitekeela ematen du. Argazkian, suhiltzaileek su emandako edukiontziak itzaltzen / © Leioako Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun