Bitartean, Getxoko Udalak lehen aipatu tokien inguruko ostalaritza eta merkataritzako establezimenduetako arduradunei aholkatu die prebentzio neurriak hartzeko. Prebentzio neurrien artean hurrengoak gomendatzen dira: haize zakarrengatik olatuek eta marea biziek eragina eduki ditzaketen tokietara ez hurbiltzea; itsasontziak ez erabiltzea eta beren loturak begiratzea; itsas kirolik ez praktikatzea eta kostaldearen ondotik doazen errepideetatik ez ibiltzea. Larrialdietan, 112 zenbakira edo Getxoko Udaltzaingoaren 944 660 202 telefonora deitzea eskatu dute.
Iragarpenak
Segurtasun Sailak alerta laranja ezarriko du berriro larunbat arratsaldean, sei metro baino gehiagoko olatuak izan daitezkeelako. Gainera, igande goizaldeko 03:00etatik 09:00etara alarma gorria piztu dute kostan, olatu handiengatik. Gaurko ez dago abisurik, baina, bihar goizean, olatuak lau metrokoak izango dira. Arratsaldean, arriskua handiagoa izango da, eta olatuak bost eta sei metro artekoak izango dira 15:00etatik aurrera, gauerdira arte.