Gaur, asteazkena, 18:30etik aurrera, berriro etengo dute zirkulazioa Algortako Ereaga hondartza alboko Ola jatetxetik Portu Zaharrera, baita kontrako norabidean ere. Oinezkoen igarotzea ere galaraziko dute Arriluzeko moila osotik eta Ereagako pasealekutik, Turismo Bulegoko egoitzatik Portu Zaharrera arteko zatian, udal getxoztarreko iturriek zabaldu dutenez. Gaurko ere alerta laranja alerta laranja ezarri du Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak, itsasaldeko arriskuagatik eta olatuen altueragatik. Hori dela era, Imanol Landa alkateak Larrialdi Plana indarrean jarri du, 0 fasean. Horrekin lotuta, Getxoko Udalak inguruko ostalaritza eta merkataritza establezimenduetako arduradunei aholkatu die prebentzio neurriak hartzeko. Herritarrei, berriz, hurrengoak gomendatu zaizkie: haize zakarrengatik olatuek eta marea biziek eragina eduki ditzaketen tokietara ez hurbiltzea; itsasontziak ez erabiltzea eta beren loturak begiratzea; itsas kirolik ez praktikatzea eta kostaldearen ondotik doazen errepideetatik ez ibiltzea. Larrialdietan, 112 zenbakira edo Getxoko Udaltzaingoaren 944 660 202 telefonora deitzea eskatu dute. Argazkian, igande goizaldeko denboraleak kalte materialak eragin zituen Ereaga hondartzan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!