Sopelarako izen ematea otsailaren 14ra arte edota 250eko partaideen kopurua osatu arte egongo da zabalik. Federatuak ez direnentzat, izen emate epea otsailaren 6tik, otsailaren 12era (asteazkena) izango da. Federatu eta ez federatuen arteko beste diferentzia bat ordaindu beharreko diru-kopurua izango da. Lehenengoek 20 euro jarri behar dituzte eta besteek, ordea, 30 euro. Izen emateak Triatloi.org Euskadiko Triatloi Federazioaren web gunearen bitartez bete daitezke. Informazio osagarria nahi duenak honako telefonoetara jo dezake: 687980069 (Ekain) edota 687729897 (Iñigo). Era berean, Hirubi triatloi elkartearen posta elektronikora, info[abildua]triatlonsopelana.org-era, idatz dezake.
Uribe Kostari dagokionez, Sopelakoa da oraingoz data finkoa duen proba bakarra, ohiko beste lasterketak behin behinean baino ez daudela jarrita. Gauzak horrela, Gorlizko triatloia ekainaren 8an litzateke; Getxoko Extreme-Man 113 triatloiak uztailaren 5eko data du gordeta; Plentziako akuatloia uztailaren 12an burutuko litzateke; eta, azkenik, Agustin Ugarteren omenezko triatloi olinpikoa hartuko luke Getxok uztailaren 26an.
Behin-behineko egutegia (Espainolez)