Olinpiadaren lurralde mailako hiru irabazleek Meatzaritzaren Museoa Fundazioak eta Euskal Kostaldea Geoparkeak emandako sariak jaso dituzte dagoeneko. Gauzak horrela, irabazleek Euskal Kostaldeko Geoparkeko flyscha ikusteko itsasontziz bisita gidatu batez gozatu ahal izango dute bina bidaiderekin batera. Bestalde, Euskal Herriko meatzaritzaren museoak sarrerak banatu dizkie.
Era berean, martxoaren 29an eta 30ean Toledon jokatuko den Espainiako V. Geologiako Olinpiadan parte hartzeko sailkatu dira irabazle bizkaitar eta gipuzkoarrak. Ondoren, estatu mailako onenek, udazkenean Vermont-en (Ameriketako Estatu Batuak) jokatuko den Nazioarteko Geologiako Olinpiadan parte hartzeko aukera izango dute.