Arratsaldeko 3etatik aurrera, alerta laranja aktibatuko dela, Eusko Jaurlaritzaren SOS Deiak zerbitzuak haize bolada bortitzengandik babesteko hainbat neurri gomendatu du:
• Leihoetan dauden objektuak kendu edo segurtatu (lorontziak, esekitokiak…)
• Pertsianak itxi eta jaitsi herritar bakoitzak bere etxebizitzan ezagutzen duen modu seguruenean utzita.
• Kendu balkoi eta terrazetatik haizeak mugi edo bota ditzakeen objektuak.
• Posible bada, gauez, seguruak izan daitezkeen lekuetan aparkatu autoak, jaus daitezkeen objektu edo edukiontziek kolpa ez ditzaten.
• Azkenik, lekualdatzerik egiterakoan jausi daitezkeen objektuekin kontuz izatea gomendatzen da.
Olatuak
Euskalmeten iragarpenaren arabera, depresio horrek berak oso baga garaiak eragingo ditu, 6-7 metroko altuera adierazgarrikoak ere arratsaldean, eta asteazkenetik aurrera iritsiko zaizkigu gurera. Oraingoan, baina, ez dira mareagora biziekin batera gertatuko: Bilboko portuan 20:52an izango da; 3,89 metro hartuko dituztela. Ostegunean, hilak 6, berriz, olatuak txikituz joango dira, baina asteburuan berriz indartu liteke itsasoa.
Labur esanda, oraingoan hego haize bortitza izango da aipagarriena, bihar arratsaldetik aurrera oso zakar astinduko duena eta asteazkenean zertxobait baretu ostean ostiralean, hilak 6, berriz indartu litekeena Olatuak ere handiak izango dira asteazken arratsaldean.
Denboralean jarraitu beharreko gomendioak
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak hainbat gomendio egin die herritarrei denboralea gertatzen denean jarrai dezaten, "ondorio txarrak saihesteko eta ahal beste murrizteko":
• Bete agintaritza eskudunek emandako jarraibideak eta aholkuak.
• Ez sartu itsasora ezertarako.
• Urrundu olatuak lehertzen diren lekuetatik (arrokak, kai-muturrak, moilak).
• Ez joan itsas-pasealekuetara, kai-muturretara edo labarretara. Itsasoak eraman egin zaitzake.
• Informazioa uneoro jarrai daiteke, Euskalmeten web-gunean edo @Euskalmet Twitterren kontuan.
• Larrialdietan, deitu 112 zenbakira