Santa Marina Haitza kalean, tamaina handiko ezkiek itzal handiak ematen dituzte galtzadan, Zientoetxe eta Bostgarrena kaleen arteko zatian, bertan ipinitako argi-puntuekin lerrokatuta baitaude. Horren ondorioz, bi ikastetxetarako igarobidea den gune horretako segurtasun maila murriztuta dago. Horregatik, bost argi-puntu berri ipiniko dituzte zuhaitzak dauden aurreko espaloian eta lau argidun zutabea Bostgarrena kaleko bidegurutzeko errotondan. Jarduketa horrekin, argiztapenaren kalitatea asko hobetuko dela uste du Udalak, inguruko segurtasuna areagotuko delakoan.
Egun batzuk beranduago hasiko dira lanak Bolue kalean. Euskal Herria eta Arene tartean ipinitako argi-puntuak espaloi gainean dira gaur egun, bere eremu erabilgarria murrizten dutelarik, bai metroa erabiltzen duten pertsonen bai inguruko kaleetan barrena dabiltzan oinezkoen mugimendua baldintzatuz.
Aurreikusitako lanak bost argi-puntu berri ipintzeko egingo dira, instalazioaren baldintza teknikoak berritzeaz gainera, irisgarritasuna ere hobetuko dela, oinezkoentzat oztopo izan daitezkeen elementuak espaloi gainetik kenduta.
Gutxi gorabehera, bi kaleetako lanek hilabete bat iraungo dutela espero dute. Hori dela eta, Udaletik barkamena eskatzen dute lan horiek eragin ditzaketen eragozpenengatik.