Raspas Arraunek bost arraunlari eraman zituen Sevillako txapelketara. Andaluziako hiriburuak XIII. Espainiako Arraun-Ergometroko Txapelketa ere hartu zuen egun bat lehenago, larunbatean. Bertan, Virginiaz gain, Marcos Morales (skiff absolutua), Patricio Garcia-Solis (skiff gazte maila) eta Ibon Palencia zein Iñigo Terreros (skull bikoitza, kadete maila) ere izan ziren.
Iraupen-estropadako Espainiako Txapelketaren ostean, datorren martxoko azken asteburuan, 29 eta 30ean, Banyolesen (Katalunia) egingo den Irekia izango da Virginia Diazen hurrengo helburua. Bertan espainiar selekziorako txartel zuzena emango liokeen garaipena lortzen saiatuko da.