Nafarroan arazorik gabe indarrean jarriko dela behin baino gehiagotan aipatu izan dute UPNkoek. Ikusi besterik ez dago Nafarroako Hezkuntza Sailburua den Jose Iribasek botatako baieztapen argigarria: “Somos españoles, somos demócratas y mientras esté vigente la vamos a aplicar”. Hori ikusita ezer gutxi dago aipatzeko, dena esanda dago. Aspaldikoa da UPNk euskararekiko eta euskal kultura eta hezkuntzarekiko duen gorrotoa. Azken hilabeteotan D ereduaren aurkako kanpainari ekin diote Guardia Zibilarekin batera. LOMCEk jazarpen eta garbiketa kultural horretan laguntza itzela ematen dio.
LOMCE Hego Euskal Herriaren hezkuntza propioaren bidean jasaten dugun beste eraso bat gehiago da. LABek euskal jendartearen aktibazioa bilatuko du datozen hilabeteotan, irailaren 1etik aurrera Euskal Herriak behar eta nahi duen Hezkuntza Sistema Propioaren eraikuntzan urratsak ematen hasteko. Herri honek hezkuntzarenganako erasoaldi eta oldarraldi itzelak gaindituta ditu. Irailaren 1etik aurrera gure bide orri propioan sakondu dezagun!
LAB sindikatua