Pintxo lehiaketaren V. edizioa martxoaren 29 eta 30eko zein apirilaren 5 eta 6ko asteburuetan izango da, Gabonetako aurreko egunotan ospatu beharrean. Daten aldaketa ostalariek luzatutako eskariei erantzunez egin dute, kaletik jende gutxiago ibiltzen den garaian egiteko eskatu baitzuten, hain zuzen ere, establezimenduetara hurbiltzera animatzeko.
Pintxo lehiaketaren azkenburukoa ostalariek izango dute dastagai. Izan ere, aurten hurrengo bost sari banatuko dira: GetxOnegin pintxo hoberenari, pintxo tradizional hoberenari; euskararen erabilera txukuna egiten duenari, barrarik onenari eta herri-epaimahaiarenari. Ostalariek pintxo bakarra aurkeztu ahal izango dute.
Oinarriak eta izena emateko fitxak hartu ahal izango dira Euskara Zerbitzuan (Algortako Basagoiti etorbidea, 20an dagoen Etxe Sorginduan) eta Getxolanen (Areetako Ogoño, 1). Informazio gehiago 944 660 010, 944 660 011 eta 944 660 140 telefono zenbakietan, Getxo.net udal web gunean eta gehi@getxo.net edo getxolan@getxo.net posta elektronikoetan.