Getxo udalerriari dagokionez, bertako koru jaialdiak 28 urte beteko du, ohitura berreskuratu zutenetik. Ohi bezala, bi ibilbide jarri dituzte: Algorta eta Getxo, alde batetik, eta Itzubalzteta / Romo eta Areeta, bestetik. Goizean zehar eskoletako taldeak aritu direla, arratsaldean helduen abesbatzak eta talde mistoak jardungo dute. Iluntzeko 8etan, Algortako Telletxe eta Areetako Xake plazetan ekitaldi bateratuetan ariko dira taldeak.
Sopela
Urtero legez, Sopelako Udalak ere Agate Deunaren bezperan kalez kale kantuan ibiltzera deitu ditu herritarrak, ohitura zahar hori galdu ez dadin. Aurten, estraineko aldiz, lehiaketa izango da eta parte-hartzaileek 250 euroko saria lortzeko aukera izango dute, gutxienez 10 sopeloztarrez osatutako taldeetan jardun beharko dutela aurretik izena emandakoek, baserritarrez jantzita daudela. Goizeko saioa amaituta, ondoko tokietan abestuko dute: udaletxeko plaza, 18:00etan; eta ondorengo tabernak: Laiak, La kala, Urbaso, Setien, Señe eta Irubide. Bi kategoria daude: 18 urtera arte (kategoria honetan helduekin doazen umeak ere sartuko dira) eta 18 urtetik gorakoak. Horrenbestez, lehenengo kategoriako irabazleek 150 euroko saria eskuratuko dute, eta bigarrenekoek 250 euro. Epaimahaiak kontuan hartuko dituenen artean dago parte-hartzea eta berdintasuna (partehartzaile kopurua eta adin eta sexu ezberdinetako partaideak egotea), udal iturriek adierazi dutenez.
Usadio zaharrari eutsiz, gaur, Agate Deunaren bezperan, kalez kale kantuan ibiliko dira eskualde osoan neska-mutilak, gazteak, emakumeak eta gizonak. Gutxik jardungo du koplaka diru edo janari eske baserriz baserri edo etxez etxe. Asko izango dira, baina, baserritarrez jantzita eta egurrezko makilaz, "oles ta oles" arituko direnak, lurra esnarazten. Ahots finak eta lirainak izango dira, hamaika, baina hamabik eta bik ere entzutetsu jardungo dute, ez hain era gozoan, Eliza Katolikoaren santutegiko Agate Deunaren omenez edo. Gauzak horrela, eguerdian ikastetxeetatik irten dira gaztetxoenak, haiek baino handiagoak diren makilak esku artean. Arratsaldean, berriz, lehiaketari edo hitzartutako dietari jarraituko diote hainbat herritan, Sopela, Getxo eta Leioa udalerrietan kasu. Horretara, ganoraz aurkezteko laguntza eske dabil Leioako