Ura moztuko dute bihar Leioako Langileria kalean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ots. 4a, 17:27

Bihar, asteazken honetan, ur-etete programatua izango da Leioako Lamiako auzoko Langileria kalean, ura banatzeko udal sareko ur-horniduraren hoditerian behar diren konponketa lanak burutu ahal izateko. Leioako Udalak gaur iragarri duenez, ur-etete hori hiru ordu ingurukoa izango dela aurreikusita dago, zehazki goizeko 9etatik 12:00etara artekoa. Horrek, Langileria kale osoan ez baizik eta kale horretako 90. eta 100. zenbakien artean besterik ez du eraginik izango. Leioako Udalak barkamena eskatu die Lamiakoko auzokideei konponketa lan horiek eragin ditzaketen eragozpenengatik. Argazkian, txorrota / cc-by-sa afoncubierta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun