Askotan, konturatzen gara herritarrek eurek bultzatzen dituztela gure zerbitzuetako hobekuntzak. Zuek zarete, zuen ekarpen eta oharrekin, udal zerbitzuei matxurez edo kaleetako zenbait egoeraz informatzen diezuenak, beti ez baititugu guk geuk antzematen. Gure begiak zarete. Hori dela-eta, komunikazio tresna berria abiarazi dugu, beste gauza batzuen artean, komunikazioa sendotzeko balio duena, baina ez bakarrik Udaletik herritarrongana, baita alderantziz ere: zuek zeuek, herritarrok, Udalera informazioa bidali ahal izateko.
Aplikazio erraz baten bitartez, zuen mugikor eta tabletetara jaitsi dezakezuena, udaleko albisteak eta bestelako informazio erabilgarria jaso ditzakezue, hala nola, telefonoen zerrenda edo gure sare sozialetarako sarbidea. Gainera, udal zerbitzuei informazioa bidali ahal diezue kaleko gertakariez ohartarazteko. Argazkian, Mari Carmen Urbieta Leioako alkatea / © Leioako Udala.