Aurten, lehenengo aldiz Getxo udalerrian, haur eta nerabeek Zinegoak Bilboko gay-lesbo-trans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren programazio bereziaz gozatu ahal izango dute, udal iturriek zabaldu dutenez. Igande honetarako, otsailak 9, antolatu dute neska-mutilei zuzendutako saioa Gauegun gaztelekuan, Algortako Urgull kalean. 18:00etatik aurrera, 57 minututan, bost film labur proiektatuko dira: "Firebugs", "Le retour", "Dating Sucks: A Genderqueer Misadventure", "Desnudos" eta "Huellas". Proiekzioak ikusteko sarrera dohainik izango da. Aurretik, gaur bertan, Algortako Villamonte kaleko kultur etxean izango da emanaldia. 20:00etatik aurrera, zazpi film labur proiektatuko dira: "Niet Op Meisjes" (dokumentala), "The first date", "Todo el sol del mundo", "El pastel", "Bajo el último techo", "Huellas" (animazioa) eta "Hatch". Emanaldi osoak 81 minutuko iraupena izango du. Argazkian, hainbat neska-mutil Algortako Urgull kaleko Gauegun gaztelekuan / © Getxoko Udala.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!