Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak atzo adierazi zuenez, "goiz da oraindik asteburuko denboralearen ondoren euskal portuetan egin behar diren konponketen behin betiko kostua zehazteko". Oregik gaineratu zuen egokiena itxarotea dela datuak hurrengo egunetan handitu daitezkelako.
Gaurko ere alerta laranja aurreikusita dago, itsasoko eta itsas bazterreko arriskuengatik. Eusko Jaurlaritzak zerrendatutako kalteen artean, Plentzian, kalte txikiak izan ziren Kofradiaren pantalanean. Eta San Balentin dikearen egoera egiaztatzeko dago. Izan ere, bertara "lurrez" heltzeko modurik ez dago. Armintzan, berriz, pantalaneko zutabea inguratzen duen aluminiozko profila puskatu zuten (indartzeko zegoen) olatuek. Horreztaz gain, kaiko itsaslabarra erauzi zen hainbat tokitan eta kalteak izan ziren kaleargietan. Ontzi bat hondoratu ere egin orga-arrapalatik gertu, eta dikearen karela apurtu. Bitartean,
olatuek Sopelako hondartzetan egindako "triskantzen" berri eman du Sopela.net agerkariak. Argazkian, Getxoko Udalak astelehenean egin zuen
Ereaga hondartzak eta Algortako Portu Zaharrak jasandako kalteen lehen balorazioa.