Uribe Kosta eta Erandiotik kanpo ere, makina bat taldek jasoko du Bizkaialderen babesa. Aurtengo talde berriak Gernika rugby taldea, Durangoko txirrindulari elkartea, Gaztedi herri kiroletako kluba, Feekor mahai-tenis kluba eta Zierbena arraun elkartea izango dira. Bestalde, mantenduko direnak honako beste hauek dira: Sestao xake taldea, Bidezabal atletismo taldea, BSR saskibaloi taldea, Barakaldo eskubaloi taldea, Kukullaga eskubaloi taldea, Zuazo eskubaloi taldea, San Inazio beisbol taldea, Athletic Club futbol taldea, Santutxu atletismo taldea, Ibaizabal saskibaloi taldea, Stilo Berrio kluba, Bilbao areto-futboleko kluba, Metropolitano patinaje taldea, Kaiku arraun taldea, Zierbena arraun taldea, Portugaleteko San Nikolas arraun taldea, Bermeo-Urdaibai arraun elkartea eta Sestao Alpino taldea. Azkenik, denboraldi honetan laguntza errepikatuko ez duen talde bakarra Gernika saski-baloi elkartea izango da.
2013-2014 denboraldian, guztira 31 klubek jasotzen dute Bizkaia Bizkaialde Fundazioaren ekarpena. Denetara, 1.178.666 euro dira. Fundazioaren xedea da lurralde historikoko kirolaren gorengo maila osatzen duten taldeei laguntza ematea.
Bizkaia Bizkaialde Fundazioak "funtsezko lan bat egiten du baliabideak lortzeko zein Bizkaiko eliteko kirolaren garapen handiagoa ahalbidetzen duten borondateak batzeko", erakunde berak zabaldu duenez. Fundazioa 2000. urtean sortu zen, 19 erakunderekin; orain, berriz, 41 sozietate daude, zeinek gure kirola bizirik mantentzearen aldeko apustua egiten baitute. Bizkaia Bizkaialde Fundazioa osatzen duten erakundeak eta enpresak hauek dira: Bizkaiko Foru Aldundia, Aceros Inox Olarra SA, Ansareo, Athletic Club de Bilbao, ALSA, Bilboko Portu Agintaritza, Balzola SA, BBK, Boslan Ingenieria y Construccion, Bycam, Inbisa, "Cantera Deportiva", Centro estudios Mikeldi, Autobuses Vascongados, Coca Cola, Cycasa, "Deia", "El Correo", El Corte Ingles, Encartaciones SA, Errea, Basque Team 2020 SA, Euskotren, Evizalde, Viuda de Sainz SA, Ferrovial, Geotunel SL, Gerdau, Gruas y transportes Ibarrondo, Guedan servicios deportivos, ITP, Idom, Igualatorio medico quirurgico, "Mundo Deportivo", Mutualia, Nortunel, Pabisa, Petroleos del Norte SA, Herri Irratia, Sener SA, Tamoin SA eta TECSA SA.