Egoera hau beti izan baldin bada bidegabea, berau mantentzea erabat zentzugabea eta onartezina bihurtzen da gure herrian zabaldu den errealitate berrian. Arkaitzi gertatutakoa, edonori edonoiz gerta dakioke eta ez du gehiago gertatu behar.
Gauzak honela, salbuespeneko espetxe politika honekin eta sakabanaketarekin amaitzea eskatzen dugu, herri honetan gehiengoak aldarrikatzen duenarekin bat eginez. Sakabanaketa eta espetxe politika honekin amaitzeko garaia da. Aski da esateko unea da.
Horretarako, eskaera hau luzatzeaz batera, inoiz baino beharrezkoagoa ikusten dugu eskubide guztien alde egiten dugun indarrek bat egitea eta kalera ateratzea, sufrimenduaren soka luze honekin lehenbailehen amaitzeko.
Ondorioz, “Espetxe politika honi ez, sakabanaketa amaitu” lelopean, hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialek deitutako mobilizazioetan parte hartzera gonbidatzen ditugu herritarrak.
Egun indarrean dagoen espetxe politika eta sakabanaketarekin amaitzeko gu guztiok beste urrats bat egitera goaz eta horretarako gonbidapena luzatzen dizuegu.
Sopelako Udal Gobernu Taldea