Gizon bat zauritu zen atzo goizean Erandion izan zen trafiko istripuan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zabaldu duenez, ezbeharra N-637 errepidean jaso zen, Erandioko udalerrian, goizeko 10:50ak aldera. Oraindik ikertzen dituzten arrazoiak direla medio, hiru ibilgailuk talka egin zuten Erletxerako noranzkoan doan errailean. Kaltetutakoak bi auto izan ziren, Peugeot 407 eta Peugeot 408 bana, eta Iveco markako kamioi bat. Ezbeharraren eraginez, Peugeot 407a gidatzen zuen 43 urteko gizon basauritarrak zauri arinak jaso zituen eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten, Osakidetzako anbulantziaz. Garbiketa lanak burutu bitartean erdiko eta ezkerreko errailak ordu batez itxi behar izan zituzten, bi kilometroko auto-ilarak sortu zirela. Argazkian, pare bat ertzain trafiko kontrola ezartzen artxiboko irudian / cc-by Irekia.net - Eusko Jaurlaritza.