Larri baina bizirik dago Galeatik behera eroritako autoaren gidaria

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2014ko ots. 7a, 15:21

Atzo arratsaldeko 2ak aldera, auto bat Galeako itsaslabarretatik behera erori zen, oraindik ezagutzen ez diren arrazoiak direla medio. Espero zitekeen bezala, ibilgailua txiki-txiki eginda gelditu zen. Gidariak, baina, zorte hobea izan zuen. Artatzako suhiltzaileek, Uribe Aldeko Gurutze Gorriak eta Getxoko Udaltzaingoak prestaturiko erreskate operatiboak burdinetatik bizirik eta kontziente ateratzea lortu zuen. Itsaslabarretatik igo ostean, osasun zerbitzuetako langileek Gurutzetako ospitalera eraman zuten gizona, zauri larriak zituena, bertan artatu zezaten. Argazkian, Gurutze Gorriko kide bat eta suhiltzaile bat zauritua itsaslabarretatik igotzen / © Uribe Aldeko Gurutze Gorria.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun